Itxi

Gizartea

Bilboko metroa

Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan berriro

EITB Media

Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Sestao eta Portugalete arteko metro zerbitzua martxan jarri dute berriro. Zerbitzua etenda egon da tren batek pertsona bat harrapatu baitu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Pertsona bat harrapatu du metroak Portugaleteko geltokian, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, harrapatutako pertsona trenaren azpitik ateratzera.

Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina ez dute gertakariaren inguruko datu gehiago eman. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.