Gizartea
EGURALDIA
Eguraldi hotza eta lehorra nagusi, San Sebastian egunean
EITB Media
Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan.
-
San Sebastian eguneko eguraldi iragarpena. EITB Media
Aurten ez du euririk egingo San Sebastian egunez, eta hotza egingo badu ere, eguzkia izango da nagusi eguneko ordu gehienetan.
EITBko meteorologia zerbitzuaren arabera, bandera igoeran, zerua oskarbi egongo da eta hotz egingo du, gradu bateko tenperatura izango baita. Gauean, hoztera egingo du eta zero azpitik gradu bateraino jaitsiko da tenperatura 08:00etan. Azpeitian tenperaturak are gehiago jaitsiko dira.
Tenperatura maximoak (10 ºC) 16:00etan neurtuko dira, hodeiak ugaritzearekin batera.
Eguna amaitzeko, bandera jaitsierarako, tenperatura jaitsi egingo da, 7 graduraino.