Asteburuak zero azpiko tenperaturak utziko ditu
Juan depresioaren ondorioz, asko jaitsiko dira termometroak egunotan, ostegunean baino 10 ºC baxuagoak ere izan daitezke toki askotan, eta, hori ikusirik, abisu horiak ezarri dituzte astebururako Euskalmetek nahiz Aemetek, hotzagatik EAEn eta elurragatik Nafarroan.
Erriberan, abisu horia izango da indarrean ostiraleko 13:00etatik 21:00etara, elurragatik; izan ere, 24 orduan 4 cm pila litezke. Pilaketa handienak 600-700 metrora izango diren arren, edozein mailatan bota dezakeela esan du Aemetek.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bere aldetik, tenperatura hotzagatik eta izotzagatik ezarri du abisu horia, eta asteburu osoan egongo da indarrean. Barnealdea abisupean egongo da ostiralean (18:00etatik 00:00etara) izotz arriskuagatik, batez ere egunaren amaieran eta Araban.
Larunbatean, abisua EAE osora zabalduko da, gauerditik 10:00ak arte. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperatura minimoak jaitsi egingo dira, eta -2 ºC-ra ere jaits litezke barnealdeko puntu askotan. Kostaldean, 0 eta 3 ºC artean kokatuko dira. Termometroak -1 ºC-ra jaits daitezke Donostian eta Baionan, eta are gehiago Gasteizen, bertan zeropetik bost gradu espero baitira.
Nafarroako zati handi bat (Erribera izan ezik) abisupean egongo da arrazoi beragatik. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren aurreikuspenaren arabera, Foru Erkidegoaren erdialdean, Pirinioetan eta isurialde atlantikoan -4 ºC-ko minimoak erregistra daitezke.
Igandean, tenperatura minimoak eta izotza direla eta, abisu horia egongo da indarrean (00:00-10:00), baina Araban bakarrik izango du eragina. Euskalmeten iragarpenaren arabera, izotz txikia edo ertaina egingo du, eta goizean behe-lainoa egon daiteke, batez ere hegoaldean.
Albiste gehiago gizartea
Poloniak prozesua ireki dio berriro Pablo Gonzalez euskal kazetariari
Horretarako agindua eman dute inteligentzia zerbitzuek igorritako dokumentuak jaso ondoren, eta urriaren amaieran edo azaroaren hasieran egin liteke epaiketa. Hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigorra bete dezala eska dezakete.
Sei pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, luxuzko txalet batean 500 marihuana-landaretik gora atzeman ondotik
Landareak etxebizitzaren beheko solairuan zeuden, eta leihoak eta kanporako atea zigilatuta zeuden, usainik atera ez zedin.
Hegazti gripearen kasuak detektatu dituzte Santurtzin eta Erandion jasotako kaio hankahorietan
Hegaztiei bakarrik eragiten die, ez zaie pertsonei transmititzen eta ez da arriskutsua osasun publikorako. Hala ere, prebentzio-kontrolerako neurriak ezarri dira eremu horretan, animalien osasuna babesteko eta hegaztien sektorean izan daitekeen edozein eragin minimizatzeko.
26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari jazarpena eta tratu txarrak emateagatik
Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.
Bilboko Konpartsek 600 jarduera baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusira begira, tartean 250 kontzertu
Kirolak garrantzi handia izango du, eta txikientzako jarduerak ere ez dira faltako, ia egunero, aste berezi horretan. Halaber, ez dira faltako arte eta sukaldaritza tailerrak, puzgarriak, txotxongiloak eta pailazoak, goitiberak eta txosnak eraikitzeko tailerrak, besteak beste.
Iñaki Kerejazu (Zeledon): "Jai seguruak behar ditugu guztiontzat; ez dugu inolako erasorik onartuko Gasteizen"
Bigarren urtez jarraian Iñaki Kerejazuk gorpuztuko du Zeledon, eta ordu batzuk besterik ez dira falta betiko legez aterkia, ardo-zahatoa eta zapia hartzeko eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko, 18:00etan.
Espainiako online jokalarien kopurua % 20 baino gehiago igo da 2024an, 'ongietorri bonuak' direla eta
Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak zuzenketa bat bultzatu du Bezeroentzako Arreta Zerbitzuen hurrengo Legean, arau horrek 'ongietorri bonu' deritzonen debekua barne har dezan.
Karabela portugesak gorabeherak eragiten ari dira Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira itsasertzera, eta zenbaitetan haien ziztadak arriskutsuak izan ohi dira.
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaialdiak amaiera borobila eman dio Boisen, sei egun zirraragarriren ostean
Ekitaldiak zortzigarren edizioa itxi du, 1987an sortu zenetik izandako arrakastatsuenetako eta jendetsuenetako bat bezala.