Gizartea
ZIBERERASOA
Lanbidek eraso informatikoa jasan du eta erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egon daitezke
AGENTZIAK | EITB Media
Zibererasoa azaroan gertatu zen eta gaur egun "erabiltzen ez diren" bi zerbitzariri eragin zien. Hala ere, baliteke erabiltzaileen datu pertsonalak arriskuan egotea.
-
Gizon bat Lanbideren bulego baten kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE
Lanbideri zerbitzua ematen dion enpresa batek zibereraso bat jasan zuen azaroan, 2021etik erabiltzen ez diren bi zerbitzaritan. Horren aurrean, eta erabiltzaileen datuak arriskuan egon daitezkeelakoan, zerbitzari horietan agertzen ziren pertsonei neurriak hartzea gomendatu die Euskal Enplegu Zerbitzuak.
Gaur zabaldu duen ohar batean Lanbidek azaldu duenez, erasotzaileak enpresa hornitzailearen bi zerbitzaritan sartu ziren, nahiz eta erasoaren unean itzalita zeuden.
Zibererasoa azaroaren gertatu zen eta Lanbidek "berehala" Ertzaintzaren aurrean salatu zuen, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari eta kaltetutako pertsonei jakinarazi zien.
Lanbidek azaldu duenez, eraso informatikoaren ondorioz litekeena da 2017tik 2021erako inkestetako parte-hartzaileen eta lan-eskaintzetarako hautagaien datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa eta telefonoa) eskuratu izana erasotzaileek.
Bestalde, Lanbidek nabarmendu du gaur-gaurkoz "ezinezkoa" dela horrelakorik berriro gertatzea 2021etik Lanbideren enpresa hornitzaileak zuzenean konektatzen direlako Eusko Jaurlaritzaren plataformara.