Gizartea
Lan-istripua
55 urteko baserritar bat hil da Muxikan, traktorearekin lanean ari zela istripua izanda
EITB Media
15:15ean izan da istripua, Bizkaiko herri horretako Ormaetxe auzoan, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.
Baserritar bat hil da igande arratsaldean Muxikan (Bizkaia), traktorearekin lanean ari zela istripua izanda. Gizonezkoak 55 urte zituen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:15ean gertatu da, Muxikako Ormaetxe auzoan.
Istripua gertatu denean, bakarrik zegoen. Osasun-langileak bertaratu dira, baina haren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.