Itxi

Gizartea

Lan istripua

Langile bat hil da Trapagaranen izandako lan istripu batean

AGENTZIAK | EITB Media

Behargina enpresa baten atean harrapatuta geratu da, Ugarte industriagunean.

  • Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

    Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Behargin bat hil da gaur arratsaldean Trapagaranen (Bizkaia) izandako lan istripu batean, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Ezbeharra 19:24an jazo da. Ordu horretan, langilea enpresa baten atean harrapatuta geratu da, Ugarte industriagunean.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Gaur gertatu den bigarren lan-istripu larria da; izan ere, kamioi gidari bat zendu da goizean N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen zisterna kamioiak su hartu ostean. Dirudienez, kamioia errepidetik atera da, eta bazter babesa jotzean su hartu du ibilgailuak.