Gizartea
URTARRILAK 1
Martina da 2024an Euskal Herrian jaio den lehen haurra
EITB Media
Mendaroko ospitalean jaio da 00:22an eta 3,350 kilo pisatu ditu. Bizkaian, berriz, 01:20 aldera jaio da lehen haurra, Noa, Gurutzetako ospitalean. Araban, 03:57an jaio da lehen haurra, neska bat, Bintou. Julen izeneko haur bat da Nafarroan jaio den lehen umetxoa.
Aurten, Martina izan da Euskal Autonomia Erkidegoan jaio den lehendabiziko haurra, Mendaroko ospitalean (Gipuzkoa). Ospitaleko iturriek baieztatu dutenez, 00:22an jaio da eta 3,350 kilo pisatu ditu.
Bizkaian, berriz, 01:20 aldera jaio da lurraldeko lehen haurra. Zehazki, Gurutzetako ospitalean jaio da, 3,300 kilo pisatu ditu eta Noa izena jarri diote.
Araban, 03:57an jaio da lehen haurra, neska bat izan da eta Bintou izena jarri diote.
Julen izeneko haur bat da 2024an Nafarroako ospitale publikoetan jaio den lehen haurra. Berandu jaio da, 15:27ak aldera, Iruñean. Haurra eta ama "egoera ezin hobean" daude, Nafarroako Gobernutik adierazi dutenez.
Erditze naturala izan da, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Ama-Haurren Eremuan izan dela azaldu dute. Julen Tafallako Javier Ezquerro Perez eta Estibaliz Esquiroz Olcozen lehen semea da.