Itxi

Gizartea

Trafikoa

Zauritu larri bat eta auto-ilarak izan dira arratsaldean A-8an, ia aldi berean izandako bi istripuren ondorioz

EITB Media

Bi istripu izan dira ia aldi berean (13:20 aldera) AP-8 autobidean, bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Orion (Gipuzkoa). Ezbeharren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, eta auto-ilarak sortu dira.

  • Orioko (Gipuzkoako) istripua. Argazkia: EFE

    Orioko (Gipuzkoako) istripua. Argazkia: EFE

Bi istripu izan dira ia aldi berean (13:20 aldera) AP-8 autobidean, bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Orion (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ezbeharren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, eta auto-ilarak sortu dira. Bi istripuetan, zenbait pertsona zauritu dira.

Lehenengoak A-8 autobidean izan du eragina, Galdakao parean, Irunerako noranzkoan. Errepidea itxita egon da eta zirkulazioa Basauriko irteeratik desbideratu dute.

 

Bigarren istripua AP-8an gertatu da, Orion, Bilborako noranzkoan. Bi errei itxita egon dira, eta zenbait pertsona artatu dituzte; horietako bat Donostia Ospitalera eraman dute, larri.

Bestalde, BI-637 errepidean, Getxon, auto-ilarak izan dira, bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz.

Ondoren, kamioi batek matxura izan du A-8 autobidean, Zumaian, eta errei bat itxi behar izan dute. Horrek ere ilarak sortu ditu inguruan.