Gizartea
GABONETAKO LOTERIA
Bigarren sariak (58303) 125.000 euro banatu ditu Gasteizen
EITB Media
Gasteizko Duque de Wellington kaleko loteria administrazioan bigarren sariaren dezimo bat saldu dute.
-
Duque de Wellington kaleko administrazioan dezimo bat saldu dute. Argazkia: EITB Media
Gabonetako Loteriaren bigarren sariak, 58303, 125.000 euro utzi ditu Euskal Herrian. Zehazki, Gasteizko Duque de Wellington kaleko loteria administrazioan bigarren sariaren dezimo bat saldu dute.
Gainerakoan, bigarren saria oso banatuta egon da Espainiako Estatuan: Coruña, Almeria, Asturias, Bartzelona, Burgos, Badajoz, Cadiz, Castello, Girona, Granada, Huesca, Las Palmas, Jaen, Leon, Lugo, Malaga, Madril, Pontevedra, Santa Cruz Tenerifekoa eta Gasteiz.
Bigarren sariak 125.000 euro banatu ditu dezimoko eta 6.250 euro, jokatutako euro bakoitzeko.
2.000 eurotik gorako sariak direnez, baimendutako finantza erakundeetan (BBVA eta Caixabank) soilik kobratu ahalko dira.