Itxi

Gizartea

2023ko Gabonetako Loteria

Gabonetako Loteriaren hirugarren saria (31938), Alacantera

eitb media

Piarren saldu da osorik, eta 50.000 euro banatuko dira dezimo bakoitzeko.

  • Gabonetako Loteria. Argazkia: Efe

    Gabonetako Loteria. Argazkia: Efe

2023ko Gabonetako Loteriaren hirugarren sariak badu irabazlea: 31938. Alacanteko Piarren banatu da, eta dezimo bakoitzeko 50.000 jasoko ditu zortedunak.

Aurten guztira 2.590 milioi euro banatuko dira, aurreko urtean baino 70 milioi gehiago.

Sariok arratsaldetik bertatik kobratu ahalko dira, behin egiaztapen guztiak amaituta. 2024ko martxoaren 22ra arteko epea dago. 

Bistan denez, dirutza kobratzeko dezimoa bera edo saritutako zenbakiaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. 2.000 euro baino gutxiagoko sariak esku dirutan edo Bizum bidez jaso ahalko dira loteria administrazioetan. Sari potologoak (2.000 euro baino gehiagokoak) baimendutako finantza erakundeetan (BBVA eta Caixabank) kobratu ahalko dira bakarrik.

Sari potoloa 45 aldiz egokitu da Hego Euskal Herrian, 37tan EAEn eta zortzitan, Nafarroan (bost Iruñean, eta bana Altsasun, Tuteran eta Fiteron). Bizkaia izan da zori onekoena, 20 urtetan jausi baita sari desiratuena bertan (gehien jokatzen duena ere bada). Gipuzkoan 15 bider banatu dute lehen sari hori, eta Araban, hirutan. 

Bizkaitarrak dira loteriazaleenak, eta han dute batez besteko gastu handiena: 100,94 euro pertsonako. Ondoren dator Gipuzkoa (63,25 euro), eta tarte batera, Araba (58,26 euro) eta Nafarroa (58,24 euro).