Itxi

Gizartea

Trafikoa

Lehen orduko trafiko arazoak konponduta, zirkulazioa bere onera itzuli da N-1 errepidean

EITB MEDIA

Adunan eta Iruran bi istripu izan dira goizean, eta Donostiarako zein Gasteizerako noranzkoetan 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira bi ezbehar horien ondorioz.

0:41
Istripua izan duen autoetako bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Trafiko arazoak izan dira goizetik N-1 errepidean, Adunan eta Iruran gertatu diren bi istripuren ondotik.

Lehenengo ezbeharrean, hamar ibilgailuk egin dute talka, 44. kilometroan, Adunan, eta Donostiarako noranzkoan. Inor ez da larri zauritu, baina istripuaren ondorioz 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, ordu honetan (09:40) ibilgailuak arazorik gabe ari dira zirkulatzen.

Bigarren istripua, berriz, Iruran izan da, Gasteizerako noranzkoan. 6 kilometroko ilarak eragin ditu, eta ez da inor larri zauritu, nahiz eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan duten, aipatu iturriaren arabera.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN