Gizartea
Ezbeharra
Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan
EITB MEDIA
GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.
Gizon bat hil da astelehen honetan GI-636 errepidean, Lezon (Gipuzkoa), Errenteriako saihesbidean, izandako zirkulazio-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Gipuzkoako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta su hartu du.
Hildako gizona autoan zihoan, eta kamioiaren gidariak zauri arinak izan ditu.
Errepidea itxita dago, eta Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
¿¿¿ Kamioi eta kotxe baten arteko #Istripua #Gi636 km 4 #Errenteria-n.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) December 18, 2023
¿ Errepidea ITXITA bi norantzetan eta #Autopilaketak.
¿¿¿ Accidente entre camión y coche en la #Gi636 pk 4 #Errenteria sentido.
¿ Carretera CORTADA en ambos sentidos y retenciones.
011 ¿¿#Trafikoa pic.twitter.com/1izLCz0Muu
Abenduaren 3an bi gazte hil eta beste bi zauritu ziren tarte berean gertatu da ezbeharra.
Gaurko heriotzarekin, dagoeneko sei pertsona hil dira Gipuzkoako errepideetan abenduan.