Gizartea
TRAFIKO-ISTRIPUA
AP-8 autobidea ireki dute berriro Oiartzunen, bi ibilgailuk eta kamioi batek istripu larria izan ostean
EITB MEDIA
Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute. Autobidea itxita egon da Irungo noranzkoan 13:00ak arte. Auto-ilarak 2 kilometrokoak izan dira eta egoera bere onera itzuli da.
-
AP-8aren egoera istripuaren ondoren. Argazkia: Trafiko orrialdeko webcam-a.
AP-8 autobidea zabalik dago jada Oiartzun parean, Irungo noranzkoan, bi ibilgailuk eta kamioi batek gaur goizean izandako istripu larriaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Istripua 10:42an gertatu da, autobidearen 9. kilometroan. Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da 13:00ak arte, gutxi gorabehera. Denbora horretan, garabiak bertan egon dira, ibilgailuak kentzeko, eta Ertzaintzak udalerriko gasolindegitik desbideratu du trafikoa. Istripuak 2 kilometroko auto-ilarak sortu ditu.