Itxi

Gizartea

DESAGERKETA

Ostegunetik falta den emakume baten bila ari dira Iruñean

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Emakumearen familiak etxera ez zela itzuli eta ezin dutela aurkitu salatu zuen Polizia Nazionalaren komisarian eta herritarren laguntza eskatu du sare sozialen bidez. Arga ibaian ari dira bila une honetan.

0:36
Bilaketa lanak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Ostegunetik desagertuta dagoen 35 urteko emakume baten bila ari da Polizia Nazionala Iruñean, suhiltzaileen eta Nafarroako Foruzaingoaren laguntzarekin, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Desagertuaren ahizpak Polizia Nazionalaren aurrean jarritako salaketaren arabera, emakumea bakarrik atera zen ostegun goizaldean Sanduzelai auzoko taberna batetik etxera bidean (bertan bizi da), baina ez zen iritsi.

Salaketa jarri bezain pronto ikerketa abiatu zuen Poliziak eta une honetan Arga ibaia arakatzen ari dira, suhiltzaile eta urpekariekin.

Familiak mezu bat zabaldu du sare sozialetan, norbaitek informaziorik balu, Poliziarekin edo 611370974 familia-telefonoarekin harremanetan jartzeko eskatuz.