Itxi

Gizartea

Trafikoa

Arrontegiko zubian izan den istripu batek 5 kilometroko auto ilarak eragin ditu Txorierriko igarobidean

EITB MEDIA

Gainera, Artatzan (Leioako errepidean) ia 2 kilometroko auto ilarak daude. Istripuan bi pertsona zauritu dira.

  • Istripua Arrontegin

    Istripua Arrontegin. Argazkia: Trafiko

12:20 aldera, kamioi baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Arrontegiko zubian, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Horrek trafikoa zaildu du Txorierriko igarobidean, baita Artatzan ere. 

Ordu honetan (14:21) 5 kilometroko auto ilarak daude N-637 errepidean, eta ia 2 kilometrokoak Artatzan (Leioako errepidea).

Ezbeharrean bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte biak.