Gizartea
Nafarroa
Bi lagun ospitaleratu dituzte suontzi baten karbono monoxidoa arnasteagatik, Urrotzen
Agentziak | EITB Media
Gainera, gauean, suhiltzaileek Fustiñanan esku hartu behar izan dute, etxe batean piztu den sutea itzali eta teilatua saneatzeko; izan ere, sutearen ondorioz, etxebizitzaren barrualdera erori da teilatu zati bat.
-
Suhiltzaileak Fustiñanako sutean lanean. Argazkia: Bomberos Navarra.
Bi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte Urrozko suontzi baten karbono monoxidoa (CO) arnastuta intoxikatu ostean.
SOS Nafarroak koordinatutako larrialdietako esku-hartzeetako bat da izan da hori, baina ez da larrialdi bakarra izan. Fustiñanan, sutea piztu da etxe batean, eta suhiltzaileak bertaratu dira sutea itzali eta teilatua saneatzeko, sutearen ondorioz teilatu zati bat etxebizitzaren barrualdera erori baita.
SOS Nafarroak eta Nafarroako Suhiltzaileek sare sozialetan jakinarazi dutenez, ostiral goizean Monteagudoko etxebizitza batean piztutako sutea ere itzali behar izan dute suhiltzaileek azken orduotan.