Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Durangoko Azokan gertatutako eraso matxista bat salatu dute
eitb media
Antolatzaileek jakinarazi dute gizon bat emakume bati jazarri zitzaiola, eta, esan dutenez, bertan "ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat".
-
Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Durangoko Azokaren antolatzaileek salatu dute atzo eraso matxista bat gertatu zela azokaren baitan.
"Atzo iluntzean Durangoko Azokan gizon bat emakume bati jazarri zuela jakin genuen antolatzaileok", adierazi dute webgunean argitaratutako ohar batean, xehetasun gehiago eman gabe.
Durangoko Azokaren antolatzaileek "elkartasun osoa" helarazi nahi izan diote biktimari, eta argi utzi nahi izan dute "ez dugula emakumeen aurkako inolako erasorik onartzen, ez kulturaren plaza honetan ez inon". "Ez dago lekurik emakumeen eskubideak urratzen dituztenentzat", adierazi dute.
Era berean, "Durangoko Azoka espazio segurua izateko lanean jarraituko dugu", gaineratu dute.