Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUA
Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria
EITB Media
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
-
Lezon, igandean, izandako istripuaren irudi bat. Argazkia: EITB Media
Igande gauerdian Lezoko istripua eragin zuen gidaria epailearen aurrera eraman dute, behin senda-agiria jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztu duenez. Deklarazioa hartu ondoren, Donostiako guardiako epaitegiko epaileak 20.000 euroko fidantza ordainduta saihestu daitekeen behin-behineko kartzelaldia agindu du atxilotuarentzat.
Ezbeharra izan eta ordu gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak istripuan nahasitako autoetako baten gidaria, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Atxilotua Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat da.
20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren eta bost zauritu GI-636 errepidean, igandeko 03:45ean, bi autok aurrez aurre jota. Zaurituetako bat oso larri dago, hil ala biziko egoeran, Donostia Ospitalean.