Itxi

Gizartea

Istripua

Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean

EITB MEDIA

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.

Pertsona bat hil da gaur goizean GI-638 errepidean, Mutriku Parean, izan den trafiko istripu batean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 10:30 aldera gertatu da ezbeharra, Ondarroarako noranzkoan.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi biktima bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.