Gizartea
Klima aldaketa
Ingurumena babesteari buruzko akordioa itxi dute Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak
EITB MEDIA
Lankidetzan arituko dira klima aldaketarekin, biodibertsitatearekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako politiketan.
-
Ingurumena babesteari buruzko akordioa itxi dute Euskadik eta Jiangsu probintziak. Argazkia:Irekia
Euskadik eta Txinako Jiangsu probintziak Elkar Ulertze Memorandum bat sinatu dute, zeinaren bidez lankidetzan arituko diren ingurumena babeste aldera.
Dubai itxi dute akordioa, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian. Abenduaren 12ra arte iraungo du topaketak, eta euskal ordezkaritza bat han da gaurdanik.
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasorok eta Jiangsuko Ekologia eta Ingurumen departamentuko zuzendariorde Ying Jianbok sinatu dute hitzarmena. Horrekin, adostu dute elkarlanean ikerketa zientifiko eta teknologikoak egitea.
Jiangsunen 85 milioi pertsona bizi dira, eta herrialde horretako lurralde aurreratuenetakoa da. Txinan dauden euskal enpresen ia % 20k bertan dute egoitza, eta bereziki, autonomobilgintzan, ekoizpen aurreratuarekin lotutako teknologietan eta energian dihardute.
Iñigo Urkullu lehendakariak sinatu zuen Jiangsunekin lehen ituna 2019an, eta handik jaio da ingurumena babesteari buruzko akordio hau.