Gizartea
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Istripua Lezon, zauritu bat oso larri; Whatsapp Orain, euskaraz eta langabezia datuak
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
-
Lezoko istripua. Argazkia: EITB Media
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Istripua Lezon: Bi pertsona hil eta bost zauritu dira atzo goizaldean Lezon izan zen auto-istripu batean. Ertzaintzak ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko, eta, ordu gutxira, istripuan nahasitako autoetako baten gidaria atxilotu dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
-Whatsapp Orain, euskaraz: Whatsapp Orain albiste zerbitzu berria estreinatuko da, euskaraz.
-Azaroko langabezia datuak: Lan eta Gizarte Segurantza ministerioek azaroko langabezia datuak ezagutaraziko dituzte gaur, astelehenarekin. Urrian, 20,81 milioi pertsona zeuden lanean, eta irailean baino 92.862 afiliatu gehiago zeuden. Lanik gabe 36.936 lagun gehiago zeuden (2,75 milioi, guztira).