Eguraldiaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan

Iragarpenari dagokionez, larunbat arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituz joango dira. Tenperaturak 10 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu, baina, orokorrean, ez dugu euri konturik espero.
Izotza Urkiolan hielo eitb media
Izotza Urkiolan. Argazkia: EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande honetarako Araban, izotza eta tenperatura baxuak espero baitira. Litekeena da Arabako hainbat tokitan izotza egitea, baita lainoa ere. Abisua 00:00etatik 10:00ak arte egongo da indarrean.

Nafarroan ere, abisu horia ezarri dute igande arratsalderako eta astelehen goizalderako, haizeagatik. 70 km/h-ko haize-ufadak izan daitezke, eta abisua igandeko 18:00etatik asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean.

Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, asteburua negu girotik abiatu dugu, 10 ºC-ko tenperatura maximoak eta euria barra-barra izan baititugu, baina, egunak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Larunbataren lehenengo partean, giro motela, freskoa eta umela izango dugu, hodei asko eta euriarekin. Goizean, edonon egingo du euria, baina zaparradak ugariagoak izango dira isurialde atlantikoan; bertan, ekaitzak jo dezake puntualki. Hegoaldean, berriz, euria urriagoa izango da. Arratsaldean, pixkanaka atertuz eta hodeitza saretuz joango da. Tenperatura maximoek ez dute 10 ºC-ko muga gaindituko leku askotan, batez ere barnealdean. Horrekin batera, elur pixka bat egin dezake gailurrik altuenetan.

Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu (barnealdeko hainbat lekutan izotza egin dezake), baina, orokorrean, ez dugu euririk espero. Litekeena da egunaren hasieran lainoa ere izatea. Egunean zehar, giro nahiko argia izango dugun arren, zerua ez da guztiz garbi agertuko, eta goi-hodeien tarteak izango dira. Egunaren amaieran, hodeiak ugarituko dira eta euria egin dezake gauean han-hemenka. Hegoaldeko haizea gailenduko da, eta egunaren amaieran indarra hartuko du. Tenperatura maximoak, hego-haizeak lagunduta, igo egingo dira, isurialde atlantikoan gehienbat.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Albiste gehiago gizartea

La alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, ha hecho un balance "muy positivo” de las fiestas de La Blanca. Unas fiestas en las que Vitoria ha sabido celebrar, convivir y disfrutar, con unos días intensos de participación masiva, en los que ha imperado la convivencia.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Andre Maria Zuriaren jaien balantze oso positiboa: gasteiztarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak

Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Andre Maria Zuriaren jaien balorazio "oso positiboa" egin du. Izan ere, herritarrek gertutik bizi eta gozatu dituzte jaiak, eta parte-hartze handia izan da egun askotan. Gainera, bizikidetza izan da nagusi. Bestalde, delinkuentzia ia % 30 jaitsi da, eta ia ez da gertakari aipagarririk izan. Sexu-eraso larrien protokoloa ez da aktibatu, baina sexu-askatasunaren aurkako zortzi salaketa egon dira. Orkestren kontzertuek eta musika emanaldiek 148.000 pertsona bildu dituzte, iaz baino 18.000 gehiago.

Gehiago kargatu