Itxi

Gizartea

greba

Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, desordena publikoak eragitea egotzita

eitb media

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketok 04:30 inguruan izan dira, atxilotutakoek langileak lantegian sartzea oztopatu dutenean.

0:00
Michelin lantegiko atarian izandako mobilizazio eta istiluak

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera.

Gertakaria igarota, egoera normaltasunera itzuli da.

Greba feminista orokorra

Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek. Greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan azaroak 30 honetarako, eta 1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin. Gisa honetako hirugarren mobilizazioa da eta, kasu honetan, gizonak ere deituta daude protestara.