Itxi

Gizartea

ISTRIPUA

93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin, auto batek harrapatuta

EITB MEDIA

10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.

93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin (Gipuzkoa), auto batek harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean.

Harrapaketaren ondorioz, bi emakumeok Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta bertan zendu da haietako bat ordu batzuk geroago.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, istripuaren arrazoak argitzeko.