Gizartea
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
-
"Artikotik Kantaurira" berezia
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-"Artikotik Kantaurira" berezia: Artikoan gertatzen dena ez da Artikoan geratzen. Ozeano Artikoan, munduko beste latitudeetan baino azkarrago aldatzen ari da klima, eta itsaslasterretan eta izotzetan izaten ari diren aldaketek eragina dute Lurreko beste tokietan.
-Su-etenaren luzapena Gazan: Qatarreko agintariek astelehen honetan iragarri dutenez, Israelek eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak akordioa itxi dute Gazako Zerrendan su-etena beste bi egunez luzatzeko. Majed al Ansari Qatarreko Atzerri Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, "negoziazioaren zati gisa, su-eten humanitarioa beste bi egunez luzatzeko akordioa lortu da" Gazan, X Twitterren bidez zabaldutako mezu baten arabera.
-Herri Urrats 2024 aurkezpena: 2024ko maiatzaren 12an ospatuko dute Senpereko lakuan Herri Urrats 2024. Edizio berri horren aurkezpena gaur bertan egingo dute.