Itxi

Gizartea

TRAFIKO ISTRIPUA

Ostegunean Mendabian izandako istripuan larri zauritu zen 35 urteko motozalea hil egin da

EITB Media

Ezbeharra 06:45ean gertatu zen, NA-134 errepideko 87. kilometroan, motorrak traktore batekin talka egin zuenean. Motorraren gidaria Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman zuten, politraumatismo larriak zituela.

  • Istripua izan zuen motorra, Mendabian (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

    Istripua izan zuen motorra, Mendabian (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

Hil egin da ostegunean Mendabian oso larri zauritu zen 35 urteko motozalea.

06:45 aldera, NA-134 errepideko 87. kilometroan, motorrak traktore batekin egin zuen talka.

Abisua jaso ondoren, Nafarroako larrialdi zerbitzuak aktibatu eta berehala bertaratu ziren guardiako mediku taldea, Lodosako suhiltzaileak, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta Foruzaingoaren trafikoko patruilak.

Logroñoko 35 urteko bizilaguna oso larri eraman zuten anbulantzia medikalizatuan Logroñoko San Pedro ospitalera, eta gaur hil da.