Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Ireki dute A-15a Andoainen, Iruñeko noranzkoan, auto-istripu baten ondorioz itxita egon ostean

eitb media

Auto batek bazterra jo du tunel baten barruan, Berastegitik gertu, eta bidean traba egiten ari zenez, errepidea ixtea erabaki dute.

A-15 errepidea itxi dute Andoainen (Gipuzkoa), Iruñeko noranzkoan, Berastegitik gertu dagoen tunel batean izan den auto-istripu baten ondorioz, baina 09:00ak aldera ireki dute berriro, errepidea garbitu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturrien arabera, autoak bazterra jo du tunelaren barruan, eta traba egiten geratu da bidearen erdian. Auto-pilaketak sortu dira, eta Segurtasun Sailak erabaki du onena bidea ixtea zela autoa bertatik kendu eta errepidea garbitu arte.

Bidea garbituta, 09:00ak aldera hasi da zirkulazioa bere onera itzultzen.