Gizartea
Trafikoa
Bukatu dira pilaketak AP-8an, Deban, eta N-634n, Iurretan
eitb media
Goiz korapilotsua izan da gaurkoa EAEko errepideetan, eta gutxienez bost istripu izan dira lehen orduetan. Larriena N-634 errepidean jazo da. Hiru pertsona zauritu dira ezbeharrean, horietako bat larri. Bidea itxita egon da ia hiru orduz.
-
Hiru autok izan dute istripua N-634 errepidean, Iurreta parean. Argazkia: EITB
Euria dela eta, gorabehera askoko goiza izan da gaurkoa EAEko errepideetan. Lehen orduotan, gutxienez bost istripu izan dira, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Larriena N-634 errepidean jazo da, Iurretan (Bizkaia). Errepidea guztiz itxi dute, eta hiru pertsona zauritu dira, bat larri.
Ezbeharra 07:00ak baino minutu gutxi lehenago izan da, Donostiako noranzkoan zihoazen hiru ibilgailuk talka eginda. Ondorioz, bi noranzkoetan zarratu dute bidea, eta kilometro pasatxoko ilarak sortu dira. Zirkulazioa A-8tik bideratu dute. 10:00etan berrezarri dute zirkulazioa.
Hiru pertsona zauritu dira istripuan, eta horietako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri. Besteak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
Apur bat geroxeago (07:40) beste istripu bat gertatu da AP-8an, Deban (Gipuzkoa), Bilboko noranzkoan. Bost ibilgailu egon dira nahastuta, eta, zauritutakorik izan ez bada ere, ilara luzeak sortu dira, errei bat itxi baitute.
¿¿¿ 6 km-ko #Autopilaketak #AP8 Km 52 #Deba-ko #Istripua-n Bilboko norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) November 22, 2023
¿¿¿ 6 km de retenciones en el accidente de #AP8 Pk 52 #Deba sentido Bilbao.
011 ¿¿#Trafikoa
Lurralde berean, Bergaran, hainbat ibilgailuk talka egin dute AP-1ean, Gasteizko noranzkoan.
N-1ean, Andoainen, Gasteizko noranzkoan, beste istripu bat gertatu da, eta ilarak sortu dira.
Azkenik, auto bat bidetik atera da Donostiako saihesbidean (GI-20), Anoeta parean, Lasarte-Oriako noranzkoan. Errei bat itxi dute, eta pilaketak sortu dira han ere.
¿ Ibilgailu baten #Istripua #Gi20 Km 9 #Donostia-n Bilboko norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) November 22, 2023
¿ Errei bat ITXITA eta #autopilaketak
¿ Accidente de un vehículo en Gi-20 Pk 9 Donostia sentido Bilbao.
¿ Hay un carril CORTADO y retenciones.
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/LbVjnJlzqa