Gizartea
Trafikoa
Hiru kilometrotik gorako auto ilarak eragin ditu bost ibilgailuren arteko istripu batek N-1ean, Andoain parean
EITB MEDIA
Donostiarako noranzkoan jazo da ezbeharra, 07:40an. Istripuan ez da inor zauritu.
-
N-1 errepidea, Andoain. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
N-1 errepidean, Andoainen, goizeko lehen orduan gertatu den istripu batek hiru kilometrotik gorako auto ilarak eragin ditu, Donostiarako noranzkoan.
Bost ibilgailuk izan dute istripua, baina ez da inor zauritu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
08:20rako. ibilgailuak bidetik kendu dituzte. Halere, auto ilarak daude oraindik ere.