Gizartea
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, indarkeria matxistagatik, alabak abisua eman ostean
Agentziak | EITB Media
Gertakariak larunbatean izan ziren, 21:25ean. 59 urteko gizona atxilotu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Alabak jakinarazi zuen bere ama aitarengandik tratu txarrak jasotzen ari zela. Amak berak abisua emana zuen 016an.
Tuterako Udaltzaingoak 59 urteko gizon bat atxilotu du indarkeria matxista delitu bat egotzita, haren alabak berak abisua eman ostean. Biktimak berak ere Genero Indarkeriaren aurkako 016 telefonoan abisu eman zuen.
Larunbat honetan, 21:25ean, gertatu zen, Tuterako Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Genero-indarkeriako delitu baten ustezko egilea delakoan, 59 urteko gizonezko bat atxilotu dute. Biktimaren alabak jakinarazi zuen ama tratu txarrak jasotzen ari zela aitarengandik.
Gertakariak egiazkoak zirela eta biktimak 016ra deitu zuela egiaztatu ondoren, atxilotua Foruzaingoaren polizia-etxera eraman zuten, eta zaintzapean izan dute epailearen aurrera eraman bitartean.