Itxi

Gizartea

EZBEHARRA

Kontrolpean geratu da Belauntzako industrialdean piztutako sutea

EITB MEDIA

Bart, 21:20 aldera, jaso dute larrialdi zerbitzuek sutearen berri, eta gaua lanean eman dute suhiltzaileek. Galdarategi batean piztu dira garrak, eta, ondoren, lastoz beteta zegoen ondoko pabilioi batera zabaldu. Ez da inor zauritu.

0:44
Sutea Belauntzan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Suhiltzaileek lanean eman dute gaua Belauntzan (Gipuzkoa), Hiriburu auzoko industrialdean bart piztu den sutea erabat itzaltzen. Goizean han dira oraindik, hozte lanetan

21:20 aldera izan zuten larrialdi zerbitzuek sutearen berri, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Antza denez, industrialde horretan dagoen galdarategi batean piztu zen sutea. Ondoren, lastoz betetako biltegi batera zabaldu ziren garrak. 

Abisua jaso eta berehala bertaratu ziren suhiltzaileak eta Ertzaintzako hainbat patruila. 22:45 alderako, sutea mendean hartzea lortu zuten, baina, esan bezala, oraindik ez dute erabat amatatu. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, espero dute 1-2 ordu barru eskabadora txiki bat eramatea, eta horren laguntzarekin itzaltzen amaitzea. 

Kalte materialak handiak dira, baina, zorionez, ez da inor zauritu. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du sutearen arrazoiak argitzeko.