Itxi

Gizartea

Elurra

Neguko Bidezaintza Plana 700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin

EITB MEDIA

Gipuzkoan, iaz bezala, A-15 autobia itxi egingo dute elur arriskua dagoen guztietan. "Elurra A-15 nieve" Telegram kanalaren bidez zerratuta ala zabalik dauden errepideen gaineko informazioa berehala jasoko dute erabiltzaileek.

  • 700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin Neguko Bidezaintza Plana

    700 metrotik behera zuritzen duenean aktibatuko dute Euskadin Neguko Bidezaintza Plana

Elur maila 700 metrotik jaisten denean, prezipitazio kopuruak hala eskatzen badu, aktibatuko dute Euskadin 2023-2024 Neguko Bidezaintza Plana, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Saileko zuzendari Estibaliz Olabarrik iragarri duenez.

Guztira, elurra kentzeko 206 makina izango dituzte erabilgai aldundiek, iaz baino bat gehiago.

Gainera, zazpi garabi kokatuko dituzte beste horrenbeste puntu estrategikotan, zama handia duten ibilgailuak mugitu ahal izateko. Bestalde, 130 ibilgailu arituko dira laguntza, koordinazio eta zaintza lanetan, baita Ertzaintza ere.

2023-2024 negurako 27.600 gatz tona gorde dituzte, eta 760.000 litro gatzun.

Elur maila 1.000 metrotik behera kokatzen denean, planaren jarraipen edo informazio fasea aktibatuko dute, eta 700 metrotik jaisten denean fase operatiboa.

A-15 autobia itxiko dute Gipuzkoan, elur arriskua dagoenean

Gipuzkoan, iaz bezala, A-15 autobia itxi egingo dute elur arriskua dagoen guztietan, Oindolar eta Gorosmendi tuneletan egiten ari diren lanak tarteko, Aldundiak gaur, ostegunarekin, jakinarazi duenez. Berastegiko eta Andoaingo lotuneen artean ibilgailu guztientzat itxiko dute autobia.

"Elurra A-15 nieve" Telegram kanalaren bidez zerratuta ala zabalik dauden errepideen gaineko informazioa jasoko dute erabiltzaileek berehala.