Gizartea
INDARKERIA BIKARIOA
Sonia Vaccaro, "biolentzia bikarioa" terminoa sortu zuen psikologoa
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
“Indarkeria bikarioa” kontzeptuak bikotekideak seme-alabak hiltzen dizkion amengan jartzen du fokua, eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean sartuta dago 2017az geroztik; zenbait epai judizialetan aplikatu da.
Sonia Vaccaro psikologo argentinarrak hamar urte baino gehiago daramatza indarkeria bikarioa ikertzen. Hain zuzen, 2012an erabili zuen lehenengoz termino hori, gurasoak banatu ondoren intentsitate handiagoz gertatzen den indarkeria mota hori izendatzeko.
"Indarkeria bikarioa" kontzeptuak bikotekideak seme-alabak hiltzen dizkion amengan jartzen du fokua, eta Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunean sartuta dago 2017az geroztik; zenbait epai judizialetan aplikatu da, batik bat Espainian eta Kolonbian.
"Emakumeari min emateko, seme-alabengan erabiltzen den indarkeria" da biolentzia mota hori, horren esanetan.
Vaccaro Psikologian lizentziatua da, Klinika eta Lan espezialitatean, Belgranoko Unibertsitatean (Buenos Aires, Argentina). 1990etik, Emakumeen aurkako Indarkeriareb Prebentzioan eta Laguntzan egin du lan, biktimei laguntzen, azterlanak eginez, profesionalei prestakuntza emanez eta erakunde publikoei eta GKEei aholkularitza eskainiz.
Halaber, Familia Indarkeriako eta Psikologiako Ikerketa Metodologiako graduondoko ikasketak ditu, baita Auzitegiko Psikologiako Masterra ere, eta auzitegiko peritua eta Biktimologian aditua ere bada. Ia 40 urteko lan esperientzia du, eta irakasle lanetan ere jardun du eremu publikoan zein pribatuan.
Indarkeria bikarioko kasu asko izan dira azken boladan; azkena aste honetan gertatu da Nafarroan. Hipotesi nagusiaren arabera, aitak eragin zuen haurraren heriotza Urbasan.