Itxi

Gizartea

Omenaldia

Ahaztuakek omenaldia egin die Busturian frankismoak fusilatuei

Erredakzioa

Martxelo Alvarez Ahaztuakeko kidearen hitzetan, garrantzitsua da hilketen onarpenarekin ez konformatzea eta haratago joatea.

00:29
Frankismoaren biktimei omenaldia egin diete Busturian Eitb

Ahaztuak elkarteak omenaldia egin die Busturian frankismoan fusilatutako gudariei, milizianoei eta gainontzeko biktimei.

Omenaldian lore-eskaintza egin dute Ispiluetako plazako monolitoan. Ondoren, herriko frontoian, Francoren zenbait biktimek hitz batzuk esan dituzte bildutakoen aurrean.

Larunbat honetan, 75 urte bete dira Busturian hainbat pertsona fusilatuta hil zituztenetik. Frankismoko biktima guztiak omentzeaz gain, Franco generalaren erregimenaren ibilbidea eta ondorioak nabarmendu dituzte.

"Haratago joan behar da"

Martxelo Alvarez Ahaztuakeko kidearen hitzetan, garrantzitsua da hilketen onarpenarekin ez konformatzea eta haratago joatea.

Larunbatekoa ekitaldi nagusia izan da, biktimen omenez asteburu osoan egingo direnen artean.