Itxi

Gizartea

TURISMOA

Gaztelugatxerako sarbideak itxita urte amaierara arte, lanak egiteko

eitb media

Lanok bisitarien segurtasuna hobetzea dute helburu. Itxiera urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean altxatuko da, baina azaroaren 2tik obrak amaitu arte ezingo da bertara sartu.

  • Gaztelugatxe. Argazkia: Jose Luis Azaola

    Gaztelugatxe. Argazkia: Jose Luis Azaola

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxerako sarbideak itxi ditu gaur, astelehenarekin, ingurua hobetzeko lanak egiteko. Urtea amaitu arte egingo dituzte lanak, bisitarien segurtasuna hobetzeko.

Urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean sarrera baimenduko dute, baina azaroaren 2an berriro itxiko dute, lanak amaitu arte.

Gaztelugatxera sartzeko bidea egonkortzeko lanak egin behar dituzte, 2021eko urtarrilean luizia izan baitzen bertan, eta ermitara igotzeko eskaileren zati batzuk konponduko dituzte. Lanek 787.000 euroko aurrekontua dute.