Gizartea
Gertakaria
Cuencan aurkitu duten gizonaren gorpua ehiztari usurbildarrarena dela baieztatu dute
agentziak | eitb media
Beste ehiztari batek topatu du hilotza Ciervan, desagertu zen lekutik gertu, eta ordu batzuetara baieztatu dute 67 urteko gipuzkoarrarena dela.
Gaur goizean Cuencako Cierva udalerrian aurkitu duten gorpua igandean desagertu zen 67 urteko ehiztari usurbildarrarena dela baieztatu dute larrialdi zerbitzuek.
Ehiztari batek topatu du hilotza gaur goizean, eta ordu batzuetara baieztatu dute gizonezko gipuzkoarrarena zela. Igandean desagertu zen gizonezko gipuzkoarra, Buenache de la Sierrako (Cuenca) ehiza eremu batean.
Aste osoan aritu dira hura bilatzeko lanetan, ostegunean eta ostiralean izan ezik, eguraldi txarragatik, eta, azkenean, ehiztari batek aurkitu du gorpua gaur.