Gizartea
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Cuencan desagertu den 67 urteko aginagar baten bila ari dira
EITB Media
Desagertutako ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua igande goizean, begietatik galdu baitzuen. Buenache de la Sierra ingurura ehizara joana zen gizona.
Atzo Cuencan desagertu zen 67 urteko Aginagako (Usurbil) gizon baten bila ari dira, EITBk jakin ahal izan duenez. Buenache de la Sierrako ehiza barruti batera joana zen, eta atzo goizetik ez dute haren berririk. Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak EITBri adierazi dionez, ehiztari usurbildarra eta haren txakurra falta dira.
Guardia Zibilak EITBri baieztatu dionez, ehiztariaren lagun batek eman zuen abisua atzo goizean begietatik galdu baitzuen, eta berehala abiatu zuten bilaketa operatiboa.
Guardia Zibila, Seprona, Herritarren Segurtasunerako agenteak, txakurrak, helikoptero bat eta droneak ari dira parte hartzen bilaketa lanetan. Dena den, oraingoz ez dute haren berririk.