Gizartea
Aita Mari
Aita Mari Napolesko portura heldu da erreskatatutako 69 lagunekin
EITB Media
Italiako Gobernuak Napolesko portuan lurreratzeko baimena eman dio. Ostegun gauean, noraezean zebiltzan bi ontziko bidaiariak erreskatatu zituen.


Aita Mari erreskate ontzia Napolesko portura heldu da arratsaldean. Ostegun gauean 69 lagun erreskatatu zituen Mediterraneoan, hamaikagarren misioari ekin dionetik laugarren eguna betetzen ari zenean.
Egurrezko bi txalupatan zihoazen, eta ordu asko zeramatzaten noraezean.
Itsas salbamenduko ontziak uretatik atera zituenen artean haurtxo bat eta hainbat adingabe zeuden.
Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten itsasoan galduta, eta ontziko osasun langileek berehala eman zieten lehen osasun arreta.
Hasiera batean Italiako Gobernuak Genovako portura abiatzeko agindu arren, Napoleskora joateko baimena eman zion ondoren. Ondorioz, bide erdia egin behar izan du Aita Marik, Genovatik 600 itsas miliara (965 kilometro) baitzegoen bertan porturatzeko baimena jaso zuenean.
¿¿ Atención!!!!
— maydayterraneo (@maydayterraneo) October 13, 2023
Hemos conseguido que nos asignen puerto más cercano: Nápoles!!
Gracias por vuestro apoyo!!! https://t.co/G7dEBC12N4