Gizartea
Aita Mari
Prest da Aita Mari ontzia, Burrianako portutik irten eta 11. misioari ekiteko
EITB Media
Mediterraneoan egiten duten "lan humanitario garrantzitsua" aitortu eta eskertzeko, Burrianan bertan dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendaria.
-
Aita Mari ontzia, Burrianako portuan, froga eta simulakroak egiten. @JaviBernardoP
Aita Mari euskal erreskate itsasontziak bere 11. misioari ekingo dio egunotan, Burrianako portutik (Castelló). Aurtengo hirugarrena izango da eta zortzi profesional eta bost boluntariok osatuko du tripulazioa. Europako kostaldera Mediterraneo itsasoa zeharkatuz iritsi nahi duten pertsona migratzaileak laguntzera aterako dira oraingoan ere, geldirik, matxuratuta edo arriskuan dauden ontzietan jarririz arreta. Jarduteko eremua Erdialdeko Mediterraneoa da, Italia, Malta, Libia eta Tunisiaren artean.
Euskal itsasontziak dena prest du portutik ateratzeako; Castellóko Itsas Kapitaintzak eman behar dion azken baimena besterik ez da falta.
2023an egin dituen bi misioetan (urtarrila-martxoa, eta ekaina-uztaila) 300 pertsona erreskatatu ditu Mediterranioan eta beste 162 pertsonari lagundu diete. Guztira milatik gora dira Aita Mariko tripulazioak 2018tik erreskatatu edo lagundu dituen migratzaileak.
¿¡Arrancamos la semana con energía y positividad! La cuenta atrás ya está en marcha.
— maydayterraneo (@maydayterraneo) October 2, 2023
Ayúdanos a llegar a ell@s ¿ https://t.co/cUaCZD7Ytf
¿ @JaviBernardoP
——
¿Astea indarra eta gogotxu hasten dugu!! Atzera kontua hasi da iada.
Lagundu iristen ¿https://t.co/TBkOndvyZl pic.twitter.com/v8KPjdRhVC
Eusko Jaurlaritza Burrianan, babesa erakusteko
Irten bezperatan, Mediterraneoan egiten duten "lan humanitario garrantzitsua" aitortu eta eskertzeko, Burrianan bertan dira Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendaria.
"Harrotasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat, jakitea Aita Mari bezalako proiektuak ditugula, bizitzak salbatzen dituztenak, eta, zoritxarrez, azken aukera direla ia dena galdu duten pertsonentzat, bizitza izan ezik", adierazi du Melgosak, ontzira egindako bisitan.
Melgosak azaldu duenez, misio berria hasterako tripulazioa agurtzeaz gain, "modu publiko eta ikusgarrian erakutsi nahi diegu Aita Mari ez dagoela bakarrik itsasoan, euskal erakundeen eta herritarren laguntza baitu".
¿ Burrianako portutik gure babesa eman diegu #AitaMari-ren misio humanitarioei ¿https://t.co/S5XqLgEquj ¿1 pic.twitter.com/9mTc0FEjl0
— Nerea Melgosa (@nerea_melgosa) October 7, 2023
Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro bideratu ditu 2018tik 2023ra Aita Mariren jarduera laguntzera; zehazki, Mediterraneoko itsas ibilbideak erabiltzen dituzten pertsona migratzaileen ontziei laguntza emateko eta itsasoan Giza Eskubideak betetzen direla monitorizatzeko ekintzen garapenaren ondoriozko kostuak finantzatzen laguntzera.
Europan asilo- eta migrazio-politika bateratua lortzeko Hogeita Zazpietako akordioari dagokionez, Melgosak nahiago du zuhur jokatu, Europako Parlamentuan gerta daitekeenaren zain. Hala ere, itun horrek Aita Mari bezalako GKEei ekarriko dizkien zailtasun gehigarriak aipatu nahi izan ditu; izan ere, dokumentuak itsasoan egindako erreskateak instrumentalizazioaren esparruan jasotzen ditu, hau da, EBko estatu bat ezegonkortzeko migrazio irregularra erabiltzen duten aldez aurretik pentsatutako ekintzatzat hartzen ditu. "Uste dut onartezina dela itsasoko erreskateak kriminalizatzea, zeren eta, ezegonkortu beharrean, bizitzak salbatzen dituzte", ondorioztatu du Nerea Melgosa sailburuak.