Itxi

Gizartea

Atzoko adarkadaren ostean

Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azokan abelburuen lehiaketa egiten ari dira

EITB MEDIA

Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute. Gainera, egitarauak jasotzen dituen gainerako jarduerak ere egiten ari dira.

0:38
Gernika, gaur goizean. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko azokako epaimahaiak bertan behera utzi zuen atzo animaliak baloratzeko ekitaldia, abelgorri batek laguntzaile bati adarkada bat eman ostean. Zaurituaren egoera ikusita, gaur lehiaketa bertan behera ez uztea erabaki dute. Gainera, egitarauak jasotzen dituen gainerako jarduerak ere egiten ari dira.

18:30 aldera jazo zen, jende asko abereak baloratzeko ekitaldia ikusten ari zenean, azoka egun nagusiaren bezperan.

Abelgorrietako batek adarkada bat eman zion laguntzaile bati, hesitutako tokitik atera behar zutenean.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 13 ganadutegitako 83 abelburu ari dira parte hartzen Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko azokan. Gaur amaituko da, eta Euskal Herriko piriniotar arrazako 36. lehiaketa egingo dute bertan.