Gizartea
Heriotza
Iñaki Alkorta Gureaken presidentea hil da
agentziak | eitb media
"Giltzarri izan zen Gureaken sorkuntzan eta zabalkundean", eta erakundearen zuzendari izan zen 1977tik 2011ra, eta presidente 2006tik aurrera.
-
Iñaki Alkorta. Argazkia: Gureak
Iñaki Alkorta 2006tik Gureaken presidente zena eta 1977tik 2011ra erakundea zuzendu zuena hil da 73 urte zituela, Donostian, ezgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostuak sustatzen dituen enpresa taldeak jakitera eman duenez.
Gureakek prentsa-ohar batean zabaladu duenez, Alkortak ezgaitasuna duten pertsonen integrazioari lotuta egin zuen ibilbide profesional guztia, eta "giltzarri izan zen Gureaken sorkuntzan eta zabalkundean".
Gureak enpresa taldea Atzegi osatzen zuten gurasoen eskaerari erantzunez sortu zen. Eskola amaitutakoan ezgaitasuna zuten seme-alabek zerbait egin zezatela nahi zuten. Gaur egun 6.000 lanpostu ditu Gureakek, eta langileen % 84k ezgaitasunen bat dute.