Itxi

Gizartea

GERTAKARIA

Eskalatzaile bat larri zauritu da Urdulizen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Erori egin da Santa Marinako haitzetan. Helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

  • Urduliz, gaur

    Urduliz, gaur. Argazkia: Ertzaintza

27 urteko mutil bat larri zauritu da Urdulizen, Santa Marinako haitzetan eskalatzen ari zela erorita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:30 inguruan jaso dute abisua SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuan. Antza, hainbat metrotako altueratik erori da eskalatzailea.

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskaterako Unitateko agenteak, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuetako langileak bertaratu dira, erreskatean parte hartzera. Helikopteroan eraman dute zauritua Gurutzetako Ospitalera.