Itxi

Gizartea

Gertakaria

Fiskaltzak zentro itxi batean sartzea agindu du Jerezko BHIn erasoa leporatu dioten adingabearentzat

Agentziak | EITB Media

Epaiketa hilabete batzuk barru izango da, gertatutakoari buruzko ikerketa amaitzean.

  • Elena Garcia Armada BHIko ikasleak ostiral honetan itzuli dira eskolara. Argazkia: EFE

    Elena Garcia Armada BHIko ikasleak ostiral honetan itzuli dira eskolara. Argazkia: EFE

Adingabeen Fiskaltzak zentro itxian barneratzeko kautelazko neurria hartu ditu Jerez de la Fronterako (Cadiz) Elena Garcia Armada BHIko irakasleei eta ikasleei arma zuriz eraso egitea leporatu dioten adingabearentzat, epaileak hala erabakita, Fiskaltzaren iturriek Europa Press agentziari adierazi diotenez.

Halaber, adierazi du BHIn gertatutakoengatiko epaiketa hilabete batzuen buruan egingo dutela, ikerketa amaitu ostean, zaurituen zein lekukoen adierazpenekin eta argiketa txostenarekin.

Gertakariak ostegunean izan ziren, 08:25ean. Poliziaren arabera, dei bat jaso zuten orduan, pertsona armatu bat zegoela ohartaraziz, Institutuko gainerako ikasle eta irakasleen aurka eraso egiten. Iritsi zirenean, agenteek adingabea atxilotu zuten erasoen ustezko egile gisa. Zentroko ikaslea zen, eta bi aizto zeramatzan. Polizia etxera eraman zuten. Bestalde, zaurituak Jerezko Ospitalera eraman zituzten, zauriak artatzeko.

Irakasleetako bati ebakuntza egin behar izan zioten begietako batean, betazalean ebaki batek eragindako zauria zuelako.

Elena Garcia Armada BHIko ikasleak ostiral goizean itzuli dira ikastetxera, 11:45etik aurrera, orientazio tutoreekin, eskolak bertan behera geratu ostean.