Gizartea
DESAGERPENA
Asteazkenean desagertu zen 78 urteko gizonezko baten bila ari dira Bilboko Zazpikaleetan eta inguruan
eitb media
Juan Luis du izena eta Alzheimer gaitza du. Zazpikaleetara jaisten diren Mallonako eskaileretan ikusi zuten azkenekoz.
-
Juan Luis, Bilbon desagertutako pertsona. Familiak bidalitako argazkia
Ertzaintza asteazkenean Bilbon desagertu zen 78 urteko gizonezko baten bila ari da, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez eta familiak berak eitb.eus-i baieztatu dionez.
Juan Luis du izena eta Alzheimer gaitza du. Zazpikaleetara jaisten diren Mallonako eskaileretan ikusi zuten azkenekoz. Praka bakeroak, koadrodun alkondara eta jertse beltza zeramatzan jantzita (argazkian bezalaxe zihoan).
Ertzaintzak abian du ikerketa. Familiak, gainera, herritarren laguntza eskatu du, eta 657737938 eta 652738436 telefonoak jarri ditu harremanetarako.