Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUA
20 urteko motor-gidari bat hil da Zestoan izan den trafiko istripuan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
17:20an izan da moto baten eta kamioi baten arteko ezbeharra. Hildakoa Zumaiako bizilaguna zen.
20 urteko motor-gidari bat hil da gaur arratsaldean Zestoan, GI-2633 errepidean Zumaiako noranzkoan, izan den trafiko istripuan.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, moto batek eta kamioi batek elkar jo dute. Ondorioz, motor-gidaria kamioiaren azpian harrapatuta geratu da, eta bertan zendu da.
Osasun-zerbitzuetako langileak, Ertzaintzako agenteak eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Hildakoa Zumaiako bizilaguna zen.