Gizartea
Istripua
Kamioilari bat zauritu da Urretxun, Urola ibaira erorita
EITB MEDIA
GI-631 errepidea itxita egon da ia egun osoan bi noranzkoetan. Arratsalde erdian lortu dute kamioia ibaitik ateratzea.
-
Kamioi bat Urola ibaira erori da Urretxun
Istripu larria gertatu da 11:50 aldera GI-631 errepidean, Urretxu parean, Zumarragarako noranzkoan. Kamioi bat bidetik atera eta Urola ibaira erori da, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Barruan bi pertsona zihoazen, eta horietako batek bere kabuz irtetea lortu badu ere, bigarren bidaiaria ibilgailu barruan geratu da harrapatuta. Denbora gutxian, baina, handik ateratzea lortu dute suhiltzaileek, eta zauri arinak baino ez zituela zehaztu du aipatu iturriak.
Harik eta kamioia ibaitik ateratzea lortu duten arte (arratsalde erdian), errepidea itxita egon da bi noranzkoetan.