Gizartea
Gipuzkoa
Errenterian hilotz topatutako 32 urteko gizonaren heriotza ikertzen ari dira
EITB Media
Donostiako suhiltzaileek erreskatatu dute gorpua gune malkartsu batean, Txoritokieta gotorlekuaren inguruan. Printzipioz, ez du indarkeria zantzurik.
-
Sarbide zaila duen eremu batean aurkitu dute hilotza
Gizon bat hilotz topatu dute gaur Errenterian (Gipuzkoa), eta ondoren, Donostiako suhiltzaileek erreskatatu dute, suhiltzaileek eurek X sare sozialean duten profilean jakinarazi dutenez. 32 urteko gizonezkoa omen da hildakoa.
Suhiltzaileen iturriek jakinarazi dutenez, erreskatea mendian egin dute, Txoritokieta gotorlekuaren inguruan (Errenterian dago, ez Astigarragan, hasieran esan bezala). 11:20ean handik paseoan zebilen herritar batek ikusi du, eta larrialdiei eman die abisua.
Anbulantzia bat, Ertzaintzaren helikoptero bat eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Epaileak gorpua altxatzeko agindua eman ondoren, Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin diezaioten.
Ertzaintzak gorpua aurkitu dutela baieztatu du, eta printzipioz indarkeria zantzurik ez duela zehaztu.
Mendi #Erreskatea Txoritokieta gotorlekuaren inguruan @AstiarrakoUdala
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) September 18, 2023
Hilda zegoen pertsona erreskatatzen ari gara#Rescate montaña cerca del fuerte #Txoritokieta #Astigarraga
Estamos rescatando una persona fallecida pic.twitter.com/rwuJFPXb3t