Gizartea
Europar Batasuna
Suediak eta Finlandiak zalantzan jarri dute Espainiak EBn euskara ofizial egiteko egin duen eskaera
Agentziak | EITB Media
Ohar batean, Finlandiako Gobernuak "zalantzak" adierazi ditu "finantza eta administrazio karga handituko lukeen" eta "Europako araudiak indarrean sartzea eta erabakiak motelduko lituzkeen" erabaki baten aurrean.
-
Europako Parlamentua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Gutxienez EBko sei estatu kidek, tartean Suediak eta Finlandiak publikoki, zalantzak dituzte Europar Batasuneko bloke osoan katalanari, galizierari eta euskarari ofizialtasuna ematearen kostuari eta ondorio praktikoei buruz, datorren asteartean Bruselan egingo den bilerari begira. Bilera horretan, Europar Batasuneko ministroek lehen aldiz aztertuko dute Espainiaren eskaera hori.
EBko estatu kideetako enbaxadoreek Gai Orokorren Kontseilua prestatzeko batzarra izan dute ostiral honetan, eta Suedia eta Finlandia izan dira bilera prestatzeko dokumentuetan beren jarrerak plazaratu dituzten herrialde bakanetakoak.
Gaur argitaratutako ohar batean, Finlandiako Gobernuak "zalantzak" adierazi ditu "finantza eta administrazio karga handituko" lukeen eta, "ziurrenik, Europako araudiak erabakitzea eta indarrean sartzea moltelduko" lukeen erabakiaren aurrean.