Gizartea
EUTANASIA
Eutanasiaren aurrean kontzientzia-eragozpena baliatzeko aukera osasun-langileetara mugatu du Konstituzionalak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu PPk Eutanasia Legearen kontra jarritako helegiteak, martxoan Voxekoekin egin bezala. Ebazpenak dio Eutanasia Legea baliogabetzeko bi alderdiok emandako argudioak oso antzekoak direla.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu PPk Eutanasia Legearen kontra jarritako helegiteak, martxoan Voxek aurkeztutakoekin egin bezala. Errekurtsoak aztertu dituzten epaileek argi utzi dute eutanasiaren aurrean kontzientzia-eragozpena baliatzeko aukera osasun-langileek bakarrik dutela. Popularrek eskubide hori arlo judizialean aritzen diren profesionalei zabaltzea nahi zuten.
Gaur kaleratutako ebazpenean, Voxen helegiteak atzera botatzeko erabilitako argudio berberak erabili dituzte epaileek. Nolanahi ere, ultraeskuineko alderdiak ez zuen kontzientzia-eragozpenaren aukera kolektibo gehiagotara zabaltzea eskatu.
Konstituzionalak dio bi alderdiek emandako argudioak oso antzekoak direla. Eutanasia Legea bliogabe uzteko PPn zein Voxen argudietako bat zen bateraezinak direla bizitzeko eskubidea eta eutanasia.
Kontzientzia-eragozpena erabiltzeko eskubidea beste esparru batzuetara zabaltzeak Konstituzioa urratzeaz gain, eutanasia eskatu duen gaixoari eskaini behar zaion osasun zerbitzuaren eraginkortasuna ere arriskuan jarriko lukeela adierazi dute epaileek.