Gizartea
Lan istripua
54 urteko baso-langile bat hil da Elorrion
AGENCIAS | EITB Media
Beharginak istripua izan zuen hilaren 5ean, eta ostiralean, irailak 8, hil zen.
Berrogeita hamalau urteko gizonezko langile bat hil zen joan den astean Elorrion (Bizkaia), egun batzuk lehenago baso-lanak egiten ari zela istripua izan eta gero, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
Zentralaren arabera, langileak Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat egiten zuen lan. Antza denez, zuhaitz batek buruan kolpatu zuen.
LABek elkartasuna adierazi die biktimaren senideei eta lagunei. Era beran, deitoratu du "gutxienez" 36 direla jada aurten lan istripuan hildako langileak.
Sindikatu abertzaleak salatu egin ditu baso-langileen artean egon ohi diren istripuak, eta ohartarazi du Bizkaian eta Gipuzkoan egur-esplotazioan "prekaritate" handia dagoela "enpresek mozkinak lortu ahal izateko".